CD Elgoibarko emakumeei ihes egin die igoeraren ametsak

Asier Orbea Ostolaza 2026ko maiatzaren 12a

Mailaz igotzeko borrokan ibili da emakumezkoen Haundi taldea denboraldi osoan, baina aukerarik gabe geratu dira liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan.

Azken bost partidetatik hiru galdu dituzte elgoibartarrek; azkena etxean, Tolosaren aurka 1-2 galduta. Aldiz, igoera lortzeko borrokan aurkari nagusi dituen bi taldeek, Bergarak eta Intxaurdik, ez dute hutsik egin. Bergara taldea dago sailkapeneko aurreneko postuan, 67 punturekin; eta Intxaurdi dago bigarren postuan, 64 punturekin. Lehenengo sailkatua zuzenean igoko da Euskal Ligara, eta bigarrenak Bizkaiko eta Arabako bigarrenen aurka jokatuko du, igoera eskuratzeko jokoan izango den beste txartelaren bila. Haundik 55 puntu ditu sailkapenean, eta hortaz, jokoan dauden sei puntuak eskuratuta ere, ez litzateke nahikoa izango lehen bi sailkatuak gainditzeko.