Joan den barikuan inauguratu zuten erakusketa eta maiatzaren 16ra arte egongo da zabalik; hau da, zapatura arte. 18:30etik 20:30era bisitatu daiteke erakusketa.
Egurreko ikasleek ikasturtean zehar eginiko estilo eta teknika askotariko artelanak ikus daitezke erakusketan. Hilabetetako lanaren eta pasioaren emaitza direla nabarmendu dute Egur tailerretik, eta ikustera animatu dituzte herritarrak, honela: "Gure ikasleen sormena herriaren aurrean ikusgai jarri dugu. Zatoz gurekin arteaz gozatzera".

