Hamaiketako baten bueltan ospatu dute San Isidro Eguna

Asier Orbea Ostolaza 2026ko maiatzaren 15a

Baserritareren zaindariaren eguna ospatzen da gaur, maiatzak 15. 

Kondairaren arabera, Isidro nekazaria egunero-egunero hutsik egin gabe mezetara joaten zen goizean-goiz, lanean hasi aurretik. Egun batean, mezetatik bueltan sorora joan eta lanean hastera zihoala, soroko lan guztiak eginda aurkitu zituen. Mirari hori dela eta ospatzen omen da San Isidro eguna. Elgoibarren ere joan dira mezetara baserritarrak, eta Aiastiatik propio ekarri duten San Isidroren irudia bertan zela ospatu dute meza. Mezatik irtetean lanak eginda ez, baina baserritarrek hamaiketakoa behintzat jaso dute musutruk, haientzako oturuntza antolatu baitu Elgoibarko Udalak. Lizagasarreko produktuak, salda, txorizo egosia, gazta... denetarik eduki dute udaletxeko arkupeetan, eta elkarren berri emanez aritu dira jan-edanaren bueltan.

Eibarko Arrate auzoan ere ospatzen dute gaurko eguna. Meza eta sainduaren prozesioa egin osteasn, herri kirolekin jantzi dute ospakizuna.