Zientziak hartu du Sigmako probalekua

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko maiatzaren 16a

Zientzia azoka egin dute gaur Sigmako probalekuan, eta Elgoibarko ikastetxeetako ikasleek urtean zehar egindako lanak aurkeztu dituzte. 

Gaur goizean zientzia kalera atera dute, eta esperientzia zientifikoek hartu dute Sigmako probalekua. Elgoibarko ikastetxeetako ikasleek urtean zehar landutako zientzia-lanak aurkeztu dituzte jendaurrean, eta horrez gain, zientzia esperimentuetan parte hartzeko aukera ere izan dute. Hainbat zientzia ikuskizun ere izan dira, eta zientziarekin lotutako ginkanak ere egin dituzte taldeka.