Mufomi fosil eta mineralen museoa, Hezur museoa eta Makina Erremintaren museoa zabalik egon ziren atzo, eta herritarrek bisitan joateko aukera izan zuten. Goizean zein arratsaldean egon ziren irekita, eta arduradunek museoei buruzko azalpenak eman zituzten.
Hezur museoan lehen gizakariaren garaira egin zuten bidaia, eta haiek moduan ehizan zein sua egiten aritu ziren umeak. Mufomi museoan, berriz, harri-bitxi eta fosilen gaineko informazioa jaso zuten bisitariek, eta kobazulo baten erreplika ere bisitatu zuten askok. Erreminta makinaren museoan ere, gure ondare kulturalari buruzko makina bat xehetasun jasotzeko aukera baliatu zuten askok.