Barriako bizipenak zabaldu ditu Musika Eskolak

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko maiatzaren 21a

Musika Eskolako koroko ikasleek Barrian pasatu zuten asteburua, ikasturte amaierako kontzertua prestatzeko. Bideoa zabaldu dute orain, han bizitakoak erakusteko. 

Joan zen astean egin zuten Inazio Bereziartua musika eskolako koroko jaialdia. Euskal abestiak izan da aurtengo gaia, eta Kantatzen duen herria, ez da inoiz hilko lemapean eman zuten kontzertua. Lehenengo eta bigarren mailako koro ikasleak, eta Korunahia eta Gaztenahia abesbatzek hartu zuten parte. Horrez gain, musika eskolako hainbat musikari ere izan ziren bertan, eta sorpresak ere egon ziren; esaterako, Korunahiak Neomak taldearen Ilargi Berriak kanta abestu zuenean, Alaitz Eskudero Neomakeko kidea igo zen oholtzara.

Urte osoan egindako lanaren emaitza izan zen Herriko Antzokikoa, eta, hain justu ere, kontzertu hori prestatzeko Barrian egin duten lana zabaldu dute orain, bideoan. Irudiek erakusten dute oso ondo pasatu zutela, baina, gogotik lan eginda.