Motorrak su hartzeko arriskua zegoela-eta suhiltzaileei deitu diete, eta horiek lortu dute motorra hoztea eta su hartzeko arriskua ekiditea. Lanok egin bitartean itxita egon da zubia, baina dagoeneko zabalik dago.
Egunotan egiten ari den bero handiak izan dezake eragina halako gertakarietan, joan den barikuan ere su hartu baitzuen autoak garraiatzen dituen kamioi batek, Maltzagarako bidean.

