Orion jokatu zuten Kopako finala, zapatuan. Elgoibarrek Irungo San Marcial taldea hartu zuten mendean, 2-0 irabazita. Jokalariek eta zaleek partida amaitu eta berehala hasi zituzten ospakizunak, eta herrira iritsi zirenean eduki zuten segida; udaletxeko ateak zabaldu baitzizkieten udal agintariek, harrera egiteko. Udaletxetik irtetean ere festa giroan jarraitzeko aukera paregabea izan zuten, herria trinitate jaietan murgilduta baitzegoen.
Igoera fasera sailkatzerik lortu ez zuten 30 taldeek jokatu dute Kopa txapelketa, lau multzotan banatuta. Multzo bakoitzeko lehen sailkatuek jokatu zituzten finalerdiak, eta Elgoibarko taldea izan da horietako bat, 4. multzoko onenak izan baitziren. Elgoibartarrek Lasarteko Ostadar taldea kanporatu zuten finalerdietan, eta San Marcial gainditu zuten finalean.
*Argazkiak: CD Elgoibar eta Mikel Askasibar.