Ezbeharra gaur goizeko 9:15 aldera gertatu da, AP-8 autobidean, Elgoibarren. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, furgoneta batek zisterna-kamioi bat jo du 69. kilometroaren parean.
Istripuan jasandako zaurien ondorioz, furgonetako bost bidaiariak hil egin dira, bertaratutako osasun-zerbitzuek ziurtatu dutenez. Kamioiaren gidaria ospitalera eraman dute.
Iturri ofizialek baieztatu dute bost hildakoak Nafarroako foruzainak direla. Iurretan praktikak egitera zihoazen.
Istripuaren ondoren, errepidea itxita geratu da, auto-ilara luzeak sortu dira inguruan eta zirkulazioa AP-1etik desbideratu da. Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian istripuaren nondik norakoak argitzeko.