2026ko Trinitate jaietako sokamuturra, irudietan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko ekainaren 3a

Bigarren urtez jarraian Trinitate jaietako egitarauan sartu dute sokamuturra. Saka ganadutegiko zezen eta bigantxekin egin zuten sokamuturra domekan. 

Trinitateetako egitarauan sartu zuten iaz sokamuturra, eta aurten ere izan zuten aukera zaleek zezenen aurrean ibiltzeko. Maalan eta plaza aldean aritu ziren, lehen eta hirugarren sektoreetan, alegia, Kalebarren plazan egiten ari diren obren eraginez. 

Erlazionatuak