Maiatzaren 31n, domeka, egingo dute trinitateetako sokamuturra, 08:00etatik 10:30ak bitartean, Saka ganadutegiko abereekin.
Udalak hiru sektoretan banatzen du sokamuturraren ibilbidea: 1. sektorea (Maala ingurua), 2. sektorea (Kalebarren plaza) eta 3. sektorea (Kalegoen plaza). Oraingoan, baina, Maalako sektorean (Maalako parkea, San Frantzisko kalea King-Kongeraino) eta Kalegoen plaza inguruko sektorean (San Bartolome, Errosario, Kalegoen plaza, Bolatokiko parkea, Santa Ana) askatuko dituzte Sakakoek zezenak eta bigantxak. Izan ere, erdiko sektorea, Kalebarren plazaren bueltakoa, ez dago erabilgarri obrengatik. Hain zuzen ere, osasun zentro berria eraikitzeko Merkatu plaza egon zen eraikinaren bueltan egiten ari diren lanengatik.
Lehen sektorean 08:00etatik 09:00etara izango da sokamuturra eta hirugarrengoan 09:00eatik 10:30era.
Trinitate jaietako berritasun nagusia izan zen iaz egin zuten sokamuturra.