Plazako pala txapelketetako finalerdiak jokatuko dituzte datozen egunetan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko ekainaren 5a

Hil ala biziko unera ailegatu dira Lagunak Pilota Eskolak antolatzen dituen emakumezkoen zein gizonezkoen bikotekako pala txapelketak, finalerdietako kanporaketak jokatuko baitituzte domekatik aurrera.

Hamasei bikotek eman zuten izena gizonezkoenean eta zortzi bikotek emakumezkoenean, eta apiriletik hona ligaxkan aritu dira lehian.

Igandean hasiko dituzte finalerdietako lehiak, gizonezkoen lehen finalerdiarekin. Asteazkenean jokatuko dituzte emakumezkoen aurreneko finalerdia eta gizonezkoen bigarrena eta hurrengo domekan jokatuko dute emakumezkoen txapelketako bigarren finalerdia.

Hona finalerdietako norgehiagokak:

Iazkoan, Conde-Martinez eta Loiola-Arizmendi bikoteak gailendu ziren bero handiarekin jokatu zituzten finaletan.

Argazki-bilduman ligaxkako zenbait partidetako irudiak.