San Antonio Eguna ospatuko dute bihar Urruzuno auzoan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko ekainaren 12a

Urruzuno auzokoek euren egutegian gorriz markatuta duten eguna da ekainaren 13a, San Antonio Eguna. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte eguna ospatzeko. 

Ane San Martin margolariak pintura tailerra eskainiko du goizean, eta ondoren, meza egingo dute elkartearen aurrean. Mokadutxoa eskainiko dute meza ondorenean, eta 15:00etan bazkaria egingo dute. Arratsaldean haurrentzako jolasak eta DJ Imanolen saioa izango dira, eta otarraren zozketarekin amaituko dute eguna, iluntzean. 

Auzotarrak orain gutxi ere batu ziren ospakizunetarako, Urruzunoko elkarteak 30 urte bete dituela ospatzeko elkartu baitziren urtemuga egunean, maiatzaren 31n.