Ohiko aurpegiak plazako pala txapelketetako finaletan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko ekainaren 16a

Ander Conde pilota jotzeko prest iaz, gizonezkoen txapelketako finalean. BARRENA

24 bikote hasi ziren lehian Lagunak Pilota Eskolak antolatzen dituen emakumezkoen zein gizonezkoen pala txapelketetan, eta lau onenak ailegatu dira barikuan jokatuko dituzten bi finaletara.

Finalak jokatzera ohituta dauden palistak dira finaletara iritsi direnetako batzuek. Gizonezkoetan egungo txapeldunak diren Ander Condek eta Sergio Martinezek osatutako bikoteak jokatuko du finala. Xabier Arrizabalaga eta Josu Espilla izango dituzte aurkari. Hamasei bikotek eman zuten izena gizonezkoen txapelketan.

Emakumezkoen txapelketan zortzi bikote aritu dira lehian, horietatik lau bikote estreinakoz. Finalean gerriko gorriarekin lehiatuko da Yolanda Mateosek eta Maialen Labradorrek osatutako bikotea, eta urdinarekin Maria Badiolak eta Lidia Suarezek osatutakoa. Mateosek behin baino gehiagotan irabazi du txapelketa eta iazkoan txapeldunorde izan zen alabarekin -Leire Varona- bikotea osatuta.

Finalak bariku honetan, ekainaren 19an, jokatuko dituzte Kalegoen plazan, 18:30etik aurrera. 


FINALAK

  • Yolanda Mateos / Maialen Labrador VS Maria Badiola / Lidia Suarez
  • Ander Conde / Sergio Martinez VS Xabier Arrizabalaga / Josu Espilla

Final-aurreko kanporaketetako emaitzak:

  • Yolanda Mateos / Maialen Labrador 22  - Nerea Irusta / Arantxa Ferreiro 21
  • Maria Badiola / Lidia Suarez 22 Nahia Abad / Saioa Aranburu 12
  • Ander Conde / Sergio Martinez 22 Aitor Barina / Joseba Lariz 19
  • Xabier Arrizabalaga / Josu Espilla 22 Alex Bergua / Aitor Bergua 16

Aurtengo txapelketan 48 pilotari lehiatu dira bi txapelketetan. Hona hainbat partidetako irudiak:

Iazko finalak: