BiraKatering jaialdiaren bideo laburpena

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko ekainaren 19a

Dantzan amaitu du ikasturtea Birakak. Hiru egunez bete dute Herriko Antzokia, ume zein helduek. 

Birakatering izenburupean egin du Birakak aurtengo ikasturte amaierako jaialdia, eta dantzan jarri dute Herriko Antzokia, hiru egunez. Askotariko dantzak egin dituzte, eta ikasturtean eginiko lana taularatu dute ikasleek. 

Dantza ikasleekin batera, irakasleak ere igo ziren oholtzara hainbat dantzatan, eta amaieran iritsi zen inork espero ez zuena. Aulki bat eta larrosa bat azaldu ziren oholtzan, eta bat-batean Josu Mujika (Elgoibar, 1958), Birakako zuzendaria agertu zen dantzan.

 

 

Erlazionatuak

Gaur egingo du Birakak ikasturteko azken jaialdia

Ainhoa Andonegi Alonso eka 18, 11:40 Elgoibar