Josu Mujikak eman dio amaiera Birakaren jaialdiari

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko ekainaren 19a

Hirugarren eta azken emanaldia izan zuen atzo Birakaren BiraKatering ikuskizunak, eta goia jo zuen. Amaieran, Josu Mujika bera igo zen oholtzara eta aho-zabalik laga zituen ikusleak. 

Ikasturte amaierako BiraKatering izeneko jaialdiaren barruan hiru egunez bete du Birakak Herriko Antzokia, eta atzokoa izan zen azkena. Dantza ikasleekin batera, irakasleak ere igo ziren oholtzara hainbat dantzatan, eta amaieran iritsi zen inork espero ez zuena. Aulki bat eta larrosa bat azaldu ziren oholtzan, eta bat-batean Josu Mujika (Elgoibar, 1958), Birakako zuzendaria agertu zen dantzan. Txalo zaparrada batekin hartu zuten ikusleek. 

Hemen, jaialdiaren labirpen-bideoa