Bideoa: Tertuliak programaren 25. urteurrena

Asier Orbea Ostolaza 2026ko ekainaren 18a

Arratsaldeko 19:00etan hasita dihardute ospatzen Aita Agirre kulturgunean Tertuliak programaren 25. urteurrena. Azken 25 urteetan Tertuliak programan parte hartu duten tertuliakide mordo bat bildu da ospakizunean, eta, besteak beste, urteurrenari lotuta programaren eragileek sortu duten bideoa plazaratu dute, hemen ikus dezakezuen hau bera.