Kadete eta senior maila hamabost taldek eman dute izena. 9:30etik aurrtera arituko dira lehian. Saskibaloi-modalitate bat da 3x3 saskibaloia eta Olinpiar Jokoetan ere jokatzen dute Tokiokoetan debuta egin eta gero. Hiru jokalariz osatutako bi taldek saski bakarrean jokatzen dute.
Iaz jokatutako hiruko txapelketan, Elgoibarko taldeez gain, Deba, Ermua, Durango, Bergara, Eibar, Donostia edo Zarautzekoek ere hartu dute parte txapelketan. Katu (infantilak), La Bala (kadeteak) eta Rocky 3 (seniorrak) izan ziren kategoria bakoitzeko irabazleak.
Jokalariak erakartzea
Saskibaloiari ikusgarritasuna emateaz gainera, ekimenaren helburu nagusia saskibaloira jokalari berriak erakartzea ere badela azaldu dute antolatzaileek, izan ere, jende bila dabil Elgoibarko Saskibaloi Taldea, datorren denboraldirako taldeak osatu ahal izateko, bereziki, infantil kategoriarako. (informazio osoagoa HEMEN)
Iazko txapelketako laburpena: