Ikasleek, ohikoa denez, astean ordubete eskaini diote ahozkotasuna lantzeari, eta bertsoa izan dute horretarako bitarteko tresna. Jon Altuna bertsolari añorgarrak zuzendu ditu aurtengo ikasturteko saioak, eta lau arlo landu dituzte nagusiki: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonalak nahiz sozialak. Ikasturte honetakoa ekimen honen 21. edizioa izan da.
Ikasturte bukaerako jaialdia antolatzen dute bi ikastetxeetan eta horien zabalkunderako bideoa ere prestatzen dute. Aurten ere, horrela egin dute, eta Elgoibarko Udalak LH5ekoen jaialdia grabatzeko baliabideak jarri ditu eskolen eskura. 11 ikusteko enpresaren laguntzaz egindako bideo-laburpena ikus dezakezue hemen.
Bideo-laburpena eta jaialdi osoarena eskolen web atarietan ere jarriko dute ikusgai. "Honen helburua izan da, alde batetik, egitasmoan parte hartu duten ikasleen gurasoek eta, oro har, herritarrek egitasmo honen berri izatea, eta bestetik, ikasleek egindako ahaleginaren emaitza erakustea", adierazi dute egitasmoko arduradunek.