Ainara Sanchez elgoibartarra da aste honetako Egunean Behineko Barrenaren taldeko irabazlea

Barrena 2026ko ekainaren 29a

Egunean Behineko Egunean Behine jokoaren 21. denboraldiak aurrera jarraitzen du, eta Tokikom Ligako sailkapen orokorrean lehia bizirik dago oraindik.

Tokikom Ligako sailkapen orokorrean, Barrena bosgarren postuan dago une honetan.

Hedabideen arteko lehiaz gain, Barrenak bere taldeko kideen artean sariak banatzen jarraitzen du astero. Parte-hartzaileen artean zozketa egin ondoren, aste honetako irabazlea Ainara Sanchez elgoibartarra izan da eta, Asier K umoregileak uztailaren 9an Debako Kultur Elkartean eskainiko duen bakarrizketa saiorako bi sarrera irabazi ditu.