Bolatokiko parkean elkartuko dira argazkia ateratzeko, 13:00etan. Herritarrak eta herriko kirolariak animatu nahi dituzte argazkian parte hartzera, eta, bide batez, eskatu dute euskal selekzioaren elastikoarekin eta ikurriñarekin joateko.
Sustatzaileek ekimenarekin bat egin duten herriko eragileen berri ere eman dute, hala nola, Elgoibarko EH Bildu, Elgoibarko Sortu, Elgoibarko Gazte Asanblada, Morkaiko Mendizale Elkartea, Elgoibarko Duintasuna Elkartea, Jo Ta Sua Taldea, Elgoibar 1936 eta Taupada Antzerki Taldea. Beste inork bat egin nahiko balu, 605 772 385 telefono zenbakira deitu dezakeela azaldu dute.