Sanbartolomeetako Umeen Eguna girotzeko kamisetak aterako dituzte, eta, horretarako, marrazki lehiaketa antolatu dute. 40 lagunek hartu dute parte, eta horien artetik hamar finalista aukeratu dituzte antolatzaileek. Kultur Kafean jarri zituzten ikusgai, eta 80 herritarrek eman zuten botoa. LH3ko Laia Isasti izan da irabazlea.