Petanka probatzeko aukera izango dute elgoibartarrek

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko uztailaren 1a

Herritar orok izango du petanka probatzeko aukera, Toletxeko parkean egin duten kantxan. 

Toletxeko parkean petankan jokatzeko kantxa egin dute, eta, arduradunek jakinarazi dutenez, herritar ororentzako dago zabalik. Petankan jokatzen hasi nahi duenak probatzera joateko aukera dauka, egunero, 11:00etan eta 18:00etan. Adin guztietako lagunentzako egin dute deialdia, petankaren eta jubilatuen artean egiten den lotura apurtu nahi dute eta. Kirol horretan jokatzeko materiala ere han bertan izango dute eskura; beraz, probatu nahi duenak ez dauka ezer eraman beharrik. Javier Uriarte petankazaleak adierazi duenez, aurrera begira gustatuko litzaieke petanka kluba sortu eta inguruko herrietako taldeen aurka lehiatzea.