Neska eta mutilez osatutako hiruko lau taldek hartu dute parte aurtengo LaRoita erronkan, eta Gaztienak taldeak irabazi du proba, 1:14:59 denborarekin. Karakate gaina jendez beteta egon da, lehiakideei animuak emateko.
Inoiz baino lehiakide gehiago izango ditu aurtengo edizioak, baina probaren izaera urteroko berbera izan da. Mutrikun hasi du erronka, igerian. Ondoren, bizikletaz egin dute Mutrikutik Elgoibarrerainoko bidea, Kalbario gainetik pasatuta, eta azkenik, Kalegoen plazatik korrika igo dira Karakate puntara.
Honela osatu dituzte taldeak:
- Jaujar taldea (Garazi Catalan, Gorka Melgosa eta Eneko Barruetabeña)
- Wonga (Jon Beristain, Sarai Sanchez eta Ander Armendia)
- Roketxe (Ander Aranberri, Alazne Martinez eta Egoitz Arrizabalaga)
- Gaztienak (Ane Arregi, Iker Berristain eta Aimar Elizburu).
Taldeko partaide bakoitzak proba bat egin du, eta helmugaratzen lehenengoa Gaztiena izan da. Jaujar taldeak bigarren egin du 1:17:12 denborarekin; hirugarrena Wonga izan da (1:20) eta laugarren postuan geratu da Roketxe taldea 1:20:38 denborarekin.
FESTA GIROA
Seigarren edizioa du aurten LaRoita erronkak, eta kirol proba moduan hasi zena, festa egun bilakatu da. Mauxitxa txarangak girotu ditu kaleak eguerdian, eta ondoren 600 bat lagun batu dira bazkaritarako, Sigmako aparkalekuan.
Gauean, gaztetxean jarraituko du festak.