Beroagatiko alarma gorriarekin, Mintxetako igerilekuetako ordutegia luzatuko dute

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko uztailaren 9a

Elgoibarko Udalak erabaki du beroagatiko alarma gorria ezartzen duten egunean Mintxetako igerilekuetako itxiera ordutegia luzatzea.

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, tenperatura altuengatik alarma gorria indarrean dagoen egunetan, luzatu egingo dute Mintxetako igerilekuko ordutegia. Adierazu dute neurri honen helburua dela herritarrei aukera freskagarri eta osasungarri bat eskaintzea udako egun gogorrenetan, batez ere muturreko tenperaturak dauden egunetan.

Uztailean, itxiera ordutegia 20:30ean den bitartean, alarma gorriko egunetan igerilekua 21:30ak arte egongo da zabalik. Abuztuan eta irailean, berriz, ixteko ohiko ordutegia 20:00etan da, eta alarma gorriko egunetan 20:30ak arte luzatuko dira.

Udalak zehaztu du neurri hori alarma gorria aktibatuta dagoen egun bakoitzean aplikatuko dela, eta alarma altxatzen denean ohiko ordutegira itzuliko dela.