'Los futbolisimos 2' filma emango dute barikuan (uztailak 17), Kalegoen plazako zine pantailan, 22:30ean. Publiko guztientzat da egokia filma eta 95 minutuko iraupena du.
Paketek eta Soto Alto futbol taldeko kideek talde banaezina osatzen dute, baina arriskuan dago "Los Futbolísimos" taldekoek duten ituna: higiezinen iruzur batek jokorako zelairik gabe utzi ditu, eta beren herria hondamendian murgilduta dago. Zentroarteko ligan jarraitzeko, Los Justosen taldeari irabazi beharko diote. Oso aurkari zailak dira, eta kapitain 'pirata' samarrak nahaspila batean baino gehiagotan sartuko ditu: Banku bati egindako lapurretan nahastuko dira, eta Paketeren aitak bere polizia lana arriskuan ikusiko du. Guzti hau gainditzeko, inoiz baino argiago jokatu beharko dute eta inoiz baino elkartuago egon.
"Mary Anning eta dinosauroen hondartza", zapatuan
'Udara Kulturaz Blai' izeneko programaren barruan Elgoibarko Udalak antolatu dituen aire libreko zine emanaldi zikloa zapatu honetan amaituko da, laugarren emanaldiarekin, hain zuzen "Mary Anning eta dinosauroen hondartza"
filmaren emanaldiarekin (22:30). Euskaraz emango dute 7 urtetik gorakoentzako egokia den filma (72 min.)
Mary Anning, chasseuse de fossiles du jatorrizko izenburua Marcel Barelli suotzarrak zuzendutako animaziozko film honek. 1811. urtean gertatutakoa kontatzen du: Mary Anning 12 urteko neska paleontologo aitzindariaren istorioa eta abenturak, zeinak desagertutako aitaren aztarnari jarraituz fosil garrantzitsuak aurkitzen dituen. Aitak pasio hori transmititu dio. Baina dena aldatzen da ustekabean hiltzen denean, marrazki misteriotsu bat eta familia bat egoera oso zailean utziz. Amari eta anaiari egoera hori gainditzen laguntzera deliberatuta, Mary marrazkiaren sekretua deszifratzen saiatzen da. Bidean, fosilak baino askoz gehiago aurkituko ditu: ustekabeko lagunak, abentura ahaztezinak eta paleontologiaren historiako lehen kapituluak. (trailerra frantsesez)
