Autokarabanen eremua gaua pasatzeko aukerarik gabeko aparkalekua da, tokiko behar bat betetzeko eta orain arte udalerrian erantzun egokirik ez zuen egoera bat antolatzeko pentsatua, Udaletik zehaztu dutenez. Azpiegitura osatzeko, hondakin-urak husteko gune bat eta ura kargatzeko gune bat daude, ibilgailu mota horiek mantentzeko oinarrizko zerbitzuak.
Lurra asfaltatu eta aparkaleku plazen marrak margotzeko lanak amaitu ostean, atzo zabaldu zuten aparkalekua.
Udalak Danobatekin lankidetzan egin du obra hori, eta Udalak publikoki eskertu dio Danobati bere inplikazioa, udalerriarentzat interes kolektiboa duen jarduera batean aurrera egitea ahalbidetu duelako.