Elgoibarko osasun zentro berriari buruzko bilera irekia, bihar

Asier Orbea Ostolaza 2026ko uztailaren 21a

Kalebarren plazan eraikiko duten osasun zentre berriari buruzko azalpenak egiteko bilera irekia antolatu du Elgoibarko Udalak biharko (uztailak 22).

Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian izango da batzarra, 19:30ean. Bileran hainbat azalpen emango dituzte udal agintariek, besteak beste, merkatu plaza egon zen eraikina eraisteko lanen inguruko azken xehetasunak, lanotarako aurreikusten duten egutegia eta inguruko bizilagunengan izan dezakeen eragina. Herritarren zalantzak eta galderak erantzungo dituztela aurreratu dute.

Eraisketa lanak abuztu bukaeratik aurrera

Hil honen bukaeran hasi behar zituzten merkatu plaza eraisteko lanak, baina abuztuaren 31ra atzeratu zituzten lanak, enpresarekin adostu eta gero. Hasiera atzeratzeak lanak bukatzeko epean ez duela atzerapenik edukiko zehaztu dute Udaletik, eta horregatik erabaki zutela eraisketa lanok abuztu amaierara atzeratzea. Ondo bidean, urte amaierarako bukatuko dute eraisketa.
Atzeratze honi esker, San Bartolome jaietan normaltasunez egin ahal izango dira ekitaldiak inguru horretan.