Elgoibarko Udalak jakinarazi du amaitu dituztela Mintxetako padel pistak berritzeko lanak, eta dagoeneko, herritarren eskura daudela berriro.
Egindako lanek bi hobekuntza nagusi ekarri dituzte: Alde batetik, bi pistetako belar artifiziala aldatu dute. Jarri duten material berria punta-puntakoa dela esan dute Udaletik, monofilamentu texturizatua, eta iraunkortasun handiagoa, ukitu hobea eta kirol errendimendu nagusia eskaintzen dituena dela nabarmendu dute. Bestetik, argiztapena berritu dute eta LED sistemako argiak jarri dituzte. Horri esker energia kontsumoa murriztuko dela azaldu dute arduradunek, eta argiaren kalitatea "nabarmen" hobetuko dela gaineratu dute.
Gaurtik zabalik eta herritarren eskura daude, beraz, Mintxetako padel pistak.
Hona padel pistek berritze lanak egin aurretik zuten itxura:
