Iaz jaiotako 68 elgoibartarrei ongi-etorria egin diete jaietako lehen egunean

Asier Orbea Ostolaza 2026ko abuztuaren 23a

Azken urteetan moduan, gazteenak eta zaharrenak izan dira jaietako zapia jartzen azkarrenak sanbartolomeetako Bezpera Egunean.

Iaz Elgoibarren jaiotako 68 ume eta haien gurasoak zeuden deituta udal ordezkariek eskaini dieten ongi-etorrira (iaz 72 izan ziren), eta Aita Agirre Kulturgunean batu dira gonbidapena onartu duten umeen guraso eta senideak. Bi bertsozale gaztek eurei eskainitako bi bertso abestu ostean jantzi dute zapi gorria etorri berrienek, udal ordezkarien laguntzaz. 
Jaietako zapi gorria jantzen aurrenekoak, baina, San Lazaro egoitzako eta Eguneko Zentroko egoiliar eta beharginek izan dira. Haiek 10:30ean jaso dute agintarien bisita.

Iaz jaiotako 68 elgoibartarrei ongi-etorria egin diete jaietako lehen egunean. Arg: Mikel Askasibar /Elgoibarko Udala.