Herriko zaindariaren irudia prozesioan atera dute San Bartolome eta Errosario kaletan barrena, musika bandaren eta txistularien laguntzaz. Udal agintariek ere hartu dute parte prozesioan. Meza nagusia ospatu dute gero eliztarrek eta soka-dantza ere eliza barruan hasi dute, ohi duten moduan. Kalegoen plazan eman diote jarraipena dantzari, eta gaurkoan Haritzeko kide izandakoek ere hartu dute parte.