Mauxitxaren kalejira; txuri hasi eta more bukatu

Asier Orbea Ostolaza 2026ko abuztuaren 25a

San Bartolome jaietako egunik eroena da Txiki Eguna. Mauxitxa txaranga eta ondo pasatzeko gogoa dira beharrezko osagai bakarrak; eta, zintzurra freskatzeko edari bat edo beste ere lagungarria da.

Dultzaineroekin batera diana joz hasi ditu Mauxitxa txarangak Txiki Eguneko lanak 07:30ean, eta parrandarako deia egin eta gero, eguerditik 17:30ak bitartean kalez kale kalejiran ibili dira, ehunka herritarrez inguratuta.

Hemen ere ikus daiteke Txiki Eguneko argazkli-bilduma