Bideoa: Txiki Eguneko sokamuturra Ruso ganadutegiko zezenekin

Asier Orbea Ostolaza 2026ko abuztuaren 25a

Sanbartolomeetan egingo dituzten hiru sokamuturretatik aurrenekoa egin dute Txiki Egunean, Elgoibarko Ruso ganadutegiko zezen eta bigantxekin.

Sokamuturra zalez gainezka egon dira herriko kaleak eta plazak; eta, ohikoa den moduan, zezenen aurrean ibiltzera ohituta dauden gazte trebe ugari etorri dira inguruko herrietatik ere. Ez da aparteko harrapaketarik egon. Bitxikeria nagusia, beharbada, azken zezenarekin gertatu da, eliza eta Lekueder parkearen artean dagoen hesitura gainditzea lortu baitu, nolabait, eta sokamuturra eremutik alde egin ez zezan eutsi egin behar izan dute. Itxitura berriro itxi dutenean askatu dute. 

Hemen, Sokamuturruturrako argazkiak