Adinekoen eta umeen eguneko sokamuturra, argazkitan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko abuztuaren 27a

Zestoako Lopene ganadutegiko zezen eta bigantxekin egin dute jaietako bigarren sokamuturrarekin berrekin diete elgoibartarrek San Bartolome jaiei, atzoko atsedenerako egunaren ostean. 

Sokamuturraren lehen zatian euria egin badu ere, ateri eutsi dio bigarren zatian, eta zorua lehortzen joan da amaierarako.

Sokamuturraren amaieran Lekueder parkean banatu dituzte ohiko salda eta txorizoa. Gaurkoan, baina, herriko elkarteetako lagunak beharrean, umeak eta jubilatuak aritu dira, elkarlanean, salda eta txorizoa banatzen. 

  • Elgoibarko San Bartolome jaien inguruko eduki guztiak eta egitaraua HEMEN

*Argazkiak: BARRENA eta Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala

*Bidali sokamuturran ateratako argazkiak eta bideoak 688 655658 telefonoaren watsapp-era.