Bi pieza dantza egin ostean, -bata txistulariek jarritako musikarekin eta bestea trikitilarien doinuekin- epaimahikideek Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrak izendatu dituzte irabazle, hain justu iaz txapeldunorde geratu zen bikotea. Bigarren postuan Onditz Esnaola eta Gorka Granado sailkatu dira, lizartzarra lehena eta sopeloztarra bigarrena. Hirugarren postua Nora Aizpuru eta Iker Zabala azpeitiar dantzarientzat izan da.