Lehenik, banan-banan jaitsi dira Drift Trikeak eta horien ostean hamar goitibeherek hartu dute parte lehiaketan. Sanroketarrak izan dira azkarrenak, gazteez osatutako Sanroketarrak 2 taldekoak, hain zuzen ere. Danel Iriondok, Haritz Zubimendik, Beñat Izagirrek eta Danel Santamariak osatu dute taldea eta haiek jaso dute lehen saria (250 euro). Sanroketarrak 1 taldekoek (Arkaitz Oteiza, Joseba Iriondo eta Jokin Plaza), irabazleak baino beteranoagoak, eskuratu dute bigarren postua (200 euro). Hirugarren postua Hierros Beraza taldearentzako (Pedro eta Alejandro Beraza). 150 euroko saria jaso dute.
Sari berezia Jaujar taldearentzat
Azkenik, sari berezi bat ere banatu dute antolatzaileek, parte hartzaile gehien dituen goitibeherarentzat, eta Jaujar (LaRoita) izan da irabazlea. Sei lagun jaitsi dira goitibeheran. 200 euro jaso dituzte saritzat.
72 urte partaiderik beteranoenak
Elgoibartarrak izan dira parte hartzaile denak, bat izan ezik, Erandiotik etorri diren bi lagunek ere parte hartu baitute goitibehera jaitsieran, Javier Palenciak eta Jon Astuyk. Azken hori izan da parte hartzailerik beteranoena, 72 urte baititu.