Gazteen Eguneko sokamuturra, irudietan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko abuztuaren 28a

Jaietako hirugarren eta azken sokamuturra izan da Gazteen Egunean Mutrikuko Ibiri ganadutegiko zezenekin eta bigantxekin egin dutena.

Aurreko bietan moduan, jende ugari ibili da sokamuturran. Halere, Gurutze Gorritik jakitera eman dutenez, lan gutxi eduki dute aurtengo jaietako sokamuturretan, kolpe bat edo beste bakarrik artatu behar izan baitute.

  • Elgoibarko San Bartolome jaien inguruko eduki guztiak eta egitaraua HEMEN

*Argazkiak: BARRENA eta Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala

*Bidali sokamuturran ateratako argazkiak eta bideoak 688 655 658 telefonoaren watsapp-era.