Kaparrak taldea azken aldian Euskal Herriko agertokiak aztoratu dituen taldea da, eta halaxe egin zuten Elgoibarren ere. Ikusmina piztu zuen haien zuzenekoak eta jendez bete zen Maalako gunea.
Kaparrak taldekoak Los Delinqüentes taldearen bertsioak egiten hasi ziren, hura baita taldea osatzen duten hamaika lagunak elkartuarazi zituen erreferentziazko taldea. Izenak berak ere Delinqüentesen "Garrapatero" hitzari egiten dio erreferentzia Aretxabaletan akainari "kaparra" esaten zaio. Estraineko kontzertua 2023ko San Migel jaietan eman zuten Aretxabaletan.