San Antolin jaiak ospatuko dituzte gaurtik aurrera, Arriaga auzoan

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko irailaren 2a

San Antolin Eguna da gaur, eta horren harira, auzoko festak ospatuko dituzte egunotan Arriaga auzoan. 

Atzo jarri zuten zuhaitza Arriaga auzoan San Antolin jaiei hasiera emateko, eta gaur San Antolin Eguna ospatuko dute. Meza eta prozesioa egin dituzte 11:00etan, eta ondoren, salda eta txorizoa banatu dituzte. 

Ospakizun nagusiak, baina, asteburuan iritsiko dira. Auzoko bereizgarri diren txapel eta oliba-hezur jaurtiketekin hasiko dituzte ekintzak barikuan, eta une horretatik aurrera, jai giroa izango da nagusi. Urteroko osagaiekin datoz San Antolin jaiak. 

EGITARAUA 

IRAILAK 4, BARIKUA

  • 18:30 Txapel eta oliba hezur jaurtiketa.
  • 20:00 Bertso kalejira.
  • 21:00 Bertso afaria Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin. Afaritarako tiketak, 30 euro.
  • Ondoren, musika, karpa itxi arte. 

*Afariko tiketak 619 364 933 eta 690 387 624 zenbakietan enkargatu
ahalko dira eta Kaxeta elkartean jaso.

IRAILAK 5, ZAPATUA

  • 16:30 Mus txapelketa, Kaxeta elkartean.
  • 17:00 Umeentzako merienda.
  • 17:30Tortilla txapelketa.
  • 18:00 Jolasak, sariekin. Txinga eroatea, pultso lehiaketa...
  • 20:00 Erromeria, Aliritzi taldearekin.