Elgoibarko Udalak jakinarazi du NANa eta pasaportea berritzeko zerbitzua, bi aldiz egongo dela Elgoibarren irailean: hilaren10ean eta 24an, hain zuzen.
Irailaren 10erako hitzorduak eskuragarri daude jada, eta irailaren 24rako hitzorduak, irailaren 11n jarriko dituzte herritarren eskura, 07:30etik aurrera.
Hitzorduak modu telematikoan eska daitezke, https://labur.eus/NAN_zitak estekaren bidez; aurrez aurre, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), Santa Ana 2an edo 943 74 10 50 telefonora deituta.