[ARGAZKI GALERIA] Lizagasar erronkaren laugarren ekitaldia

Ainhoa Andonegi eta Asier Orbea

Sagastietan gora eta behera ibili ziren atzo, Lizagasar erronkaren 4. ekitaldian parte hartu zuten mendi-lasterkariak.

Guztira 39 lagun lehiatu ziren eta Iñaki Goenaga soraluzearra eta Pilar Arriola elgoibartarra izan ziren azkarrenak (ikus probaren kronika eta sailkapenak). Goenagak, gainera, probako errekorra ondu zuen.

Nagusien lasterketaz gainera, umeek ere eduki zuten Lizagasar inguruan antxitxika ibiltzeko aukera, 60 neska-mutil lehiatu ziren adinka banatutako lasterketetan. Argazki galeria honetan batu ditugu umeen zein helduen lasterketetako irudiak.