Donostia Zinemaldiarekin bat eginez iritsiko da Iñaki Agirre zinema-zikloaren urteroko hitzordua Elgoibarrera. Ongarri Zineklubak eta Elgoibarko Udalak antolatuta, lau film emango dituzte irailaren 17tik 28ra, Herriko Antzokian:
- Palestina 36
- Familia de alquiler
- Un poeta
- Yo no moriré de amor
Aurreko edizioetan bezala, zinema komertzialetik harago begiratzeko aukera eskainiko du zikloak; film batzuk jatorrizko bertsioan, azpitituluekin, eta beste batzuk gaztelaniaz ikusteko aukera izango da. Gaur egungo zinemagintzaren hainbat joera eta ahots bilduko ditu aurten Iñaki Agirre zikloak.
Annemarie Jacir zuzendari palestinarraren Palestina 36 filmak 1936an Palestinan izandako matxinada arabiarra du ardatz. (filmari buruzko informazio osoagoa Butaka Gorria/komunitatea)
Familia de alquiler japoniarrak, berriz, gizartearen eta harreman pertsonalen inguruko begirada berezia eskaintzen du.
Iaz Donostia Zinemaldian ikusgai izan zen Un poeta ere izango da zikloan. Simon Mesa Sotok zuzendutako filma Kolonbiako zinemaren azken urteetako lan sarituenetako bat da.
Aurtengo edizioa Marta Matutek zuzendutako Yo no moriré de amor filmak itxiko du. Zuzendariaren lehen film luzea da eta Malagako Zinemaldiko sari nagusia eskuratu zuen. Aurten, Donostia Zinemaldiko Made In Spain sailean ere izango da ikusgai.
Zinemagile berrien lan eta begiradei arreta eskaintzea da, hain zuzen ere, Ongarriren beste ezaugarrietako bat.
