Idotorben amaituko da zapatuan jokatuko duten Elgoibarko Hiria Saria txirrindularitza lasterketa

Asier Orbea Ostolaza

Junior mailako eta kadeteen bigarren mailan dauden txirrindulari onenen topagunea izango da Elgoibar zapatuan (irailak 19), Elgoibarko Hiria Saria probaren 46. ekitaldia lehiatuko baitute, Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolak antolatuta. 

Txirrindulariak Kalegoen plazatik irtengo dira irteera neutralizatuan, 15:25ean, eta 70 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute: Bergara aldera joko dute lehenik, eta handik Mutrikura gero. Idotorbe gainean egongo da helmuga, eta, aurreikuspenen arabera, 17:10 ingururako iritsiko dira txirrindulari azkarrenak.

Elgoibarko Lagun Taldeko zortzi txirrindulari lehiatuko dira proban: Xabi Barrueta, Aimar González, Unai Cornejo, Arkaitz ilarduya
Unai Mondragón, Fran Jayder, Manex Larrañaga eta Izortz Llodio. Denak dira juniorrak, Xabi Barrueta izan ezik.

Iazko proba uztailean jokatu zuten, eta Joan Cardona Valdajos gailendu zen; hain zuzen, gero sanbartolomeetan jokatu zuten Etxaniz Memorialean azkarrena izan zen txirrindulari hondarribiarra. Cardona junior gisa lehiatu zen lehenengoan eta afizionatu mailan bigarrengoan.