Bere ezaugarrietara ondo moldatzen zen ibilbidea zela ikusi zuen iazkoan eta Idotorbeko aldapa pikoetan erakustaldia emanda irabazi du gaur. Ihes eginda gurutzatu du helmuga marra, 1:44:22ko denbora eginda. Ampo taldeko bi txirrindularik osatu dute podiuma: Eritz Atxegak eskuratu du bigarren postua eta Haritz Zunzunegik hirugarrengoa. Irabazlearengandik 45 segundora helmugaratu da Atxega eta 57 segundora Zunzunegi. Taldekako sailkapenean Ampo gailendu da. Mendiko saria Aldazabalek lortu du. 106 txirrindularik lortu dute proba bukatzea (sailkapenak)
Junior mailako eta kadeteen bigarren mailan dauden txirrindulariak lehiatu dira 70 kilometroko ibilbidea eduki duen probaren 46. edizioa izan den honetan, horien artean Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolako zortzi txirrindulari: Xabi Barrueta, Aimar González, Unai Cornejo, Arkaitz ilarduya, Unai Mondragón, Fran Jayder, Manex Larrañaga eta Izortz Llodio.