Landa-koaderno tailerra egingo dute Elgoibarren urriaren 3an

Asier Orbea Ostolaza

Gure natura ezagutuz ekimenaren baitan antolatu dute landa-koaderno tailerra, urriaren 3rako, eta iada zabalik dago izena emateko epea.

Natura behatu eta ikusitakotik esanguratsuena edo gogokoena koaderno batean marraztea izango da Landa-koaderno marrazketa tailerraren helburua.

Basarteko skatepark parean elkartuko dira zapatuan, 10:00etan, eta 13:00ak bitartean aire librean arituko dira marrazten. Ibilbide bat egingo dute, eta parte hartzaile bakoitzak bere interesekoak diren naturako elementuak marrazteko aukera izango du, eta horretarako dauden teknika desberdinak ikasiko dituzte.

Gidari lanak Egur arte tailerreko Paula Herasek egingo ditu, eta euskaraz emango ditu azalpenak. Hamaiketakoa eta ura norberak eramateko eskatu dute.

  • Ekimen honetan izena emateko eman datuak hemen

Duela bi urte egin zuten landa-koaderno marrazketa tailerreko irudia. Atxutxiamaika.

Gure natura ezagutzen

Inguruko natura ezagutzera emateko ahaleginean, laugarren urtez batu dituzte indarrak Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi sailak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak; eta, zazpi ekitaldirekin osatu dute Gure Natura Ezagutzen ekimenaren aurtengo programa. Elgoibarko Udalaren babesa eduki dute egitaraua osatzeko.

Martxoaren 26an egin zuten aurreneko ekimena, basografiari buruzko hitzaldia. Azkenaurrekoa izango da landa koaderno tailerra, eta mendi irteera gidatu batekin amaituko da 2026rako ekitaldi sorta, azaroaren 8an