Era berean, STEAM bokazioak, hala nola, zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikak sustatu nahi ditu, eta, horiekin batera, euskararen erabilera bultzatu nahi du arlo honetan. Eta, aurrekoez gainera, Interneteko Puntu.eus domeinuaren ikusgarritasuna ere areagotu nahi du. Elgoibarko Udala, PuntuEus Fundazioa eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkartea dira ekimen honen sustatzaileak.
Orain, ekimenaren laugarren ekitaldia jarri dute abian, eta parte hartu nahi dutenek urriaren 9ra arteko epea izango dute izena emateko. Partaideek kosturik gabe garatu ahal izango dituzte euren webguneak, eta, gainera, doan izango dituzte domeinua eta webgunea gordetzeko hosting-a lehenengo urtean. Iaz, ´Elgoibartik Mundura’ ekimenaren hirugarren ekitaldian, hamahiru webgune berri sortu zituzten.
- Izena emateko: https://labur.eus/elgoibartikmundura
- Harremanetarako: kudeaketa@elgoibarkoizarra.eus / 643 499 169 (Amaia Lasagabaster)