Hainbat probatan trebatu eta lehiatuko dira Mintxetako atletismo pistan, 09:30etik 11:30era. LH1etik LH6ra bitarteko neska-mutilek parte hartuko dute.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, autazkoa izango da parte hartzea. Halere, ahal duten egokien antolatu ahal izateko formulario bat betetzea eskatu diete parte hartzeko asmoa dutenei zein ez dutenei. Gaur dute horretarako azken eguna. Bete beharreko galdetegia, hemen.
Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako 6 eta 12 urte bitarteko 270 bat eskola umek hartuko dute parte Eskola Kiroleko ikasturte honetan, eta hainbat berrikuntza izango dituela aurreratu zuten antolatzaileek.
Besteak beste, aurtengorako prestatu duten programazioak talde-kirolen presentzia indartuko du, Elgoibarren sustraituta dauden modalitateei garrantzi handiagoa emanez, eta herrian ohikoak diren beste kirol batzuei ere egingo diete lekua, "ikasleen parte-hartzea eta aniztasuna sustatzeko". Jolasek eta kirol alternatiboek ere izango dute lekua egitarauan, jarduera dibertigarriak eta hezigarriak eskainiz.