Egunez hasi zen tekno musikaren jaia zapatu arratsaldean, Maalako parkean; eta, domeka goizaldean bukatu zen, Gaztetxean. Alternative Division taldearen bueltako DJek jarri zuten musika lehenik, eta nazioartean aritzen diren Waveratio 618, Christian Bonanata eta The Zenobit3 aritu ziren gero. Antolatzaileak "oso pozik" daude egunak eman zuenarekin.