San Migel Eguna, auzotarren elkargune

Asier Orbea Ostolaza

Asteburuan auzoko jaiak ondo ospatu badituzte ere, auzotarrek San Migel Eguna -irailaren 29a- ere ez zuten ospatzeke laga, martitzena izanagatik.

Mezarekin hasi zuten auzoko santu zaindariaren omenezko eguna. Meza ostean, Baltzola eta Andonegik girotu zuten eguna trikiti doinuekin eta eguerdian pilota partidak jokatu zituzten.

Arrizabalagak eta Azpiazuk osatutako bikoteak Sololuzek eta Alvarezek osatutako bikotearen aurka jokatu zuen lehen partidan, eta bigarrenak galendu ziren, 20-22ko emaitzarekin. Bigarren partida bat ere jokatu zuten lau pilotariek, baina bikotekideak trukatuta. Arrizabalagak eta Sololuzek 22-10 irabazi zieten Alvarezi eta Azpiazuri.

*Argazkiak: Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala.