Errosario kaleko amaren ezpata dantza dantzatuko dute domekan

Asier Orbea Ostolaza

Ama Birjinaren irudi azpian dantzan, iazko ezpata-dantzan. Mikel Askasibar.

Urriaren 7a izaten da Errosarioko Amaren Eguna, eta egun horretatik gertuen dagoen domekan ospatzen dituzte Errosario kaleko jaiak. Aurten, beraz, urriaren 4an izango da.

500 urteko tradizioa dauka ezpata dantzak, eta Haritz Euskal Dantzari Taldeak 2009an berreskuratu zuen dantza hau Elgoibarrerako. Ordutik, Errosario Kaleko Amaren Egunaren bueltan irudikatzen dute. Hamasazpigarren aldiz kaleratuko dute aurten.

San Bartolome elizabarruan hasiko dira dantzan, 11:00etan hasiko den mezaren baitan. Taldeko ezpata-txikiek zein luzeek egingo dute dantzan elizan. Mezaren amaieran, ezpata-dantzari guztiak elizaren kanpoaldean bilduko dira, dantza egin eta prozesioari ekiteko, Udal Txistulari Taldearen laguntzaz. Prozesioa San Bartolome kalean behera joango da, Kalebarren plazan geldialdia eginez. Ondoren. Errosario kalean barrena sartu eta Ama Birjinaren irudi azpian dantzatuko dute. Azkenik, Kalegoen Plazara itzuli eta han egingo dute azken dantza saioa. (ikus iazko ezpata-dantza)

Errosarioko kaleko jaiek domeka arratsaldean izango dute segida, zezentxoak eta poniak aterako baituzte kalera, 18:00etan